Albisteak

Arroa Beheko IV. Ipuin Lehiaketako sariak banatu dituzte

Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatutako Arroa Beheko VI. Ipuin Lehiaketako sariak banatu zituzten atzo arratsaldean. Guztira 24 lan aurkeztu dituzte, hiru mailatan bereizita. Joseba Ossa eta Dani Aizpurua itzultzaileek eta Jone Carbonell eskolako irakasleak osatu dute epaimahaia, eta parte hartzaile denak zoriondu dituzte.

LH 1-2 mailan, Inar Arrizabalagaren Koxmeren arkatz magikoa ipuina saritu dute. Epaimahaiaren esanetan, ondo harilkatutako istorioa da, ondo josi du egileak, deskribapen aberatsekin, eta amaieran egoki borobildu du”. Maila horretan, aipamen berezi bat egin nahi izan diote Irati Iribarrenek idatzitako Pitxiren abentura ipuinari.

L.H. 3-4 mailan, berriz, June Garziarenak idatzitako Txori Majikoa eskuratu du lehen saria. Epaimahaiak ondo egituratutako istorio polita dela aipatu du, denboran jauziak erabiltzen dituena, eta amaiera originala eskaintzen duena.  Maila horretan, aipamen berezia jaso du Enaitz Ruizek idatzitako Espazioko robota ipuinak.

Azkenik, L.H. 5-6 mailan, Nahia Perezen Hauts berdea saritu dute. Istorioak zabaltzen dituen balioak azpimarratu ditu epaimahaiak eta ipuina ondo egituratuta eta azalduta dagoela gaineratu du. Aipamen berezia Julen Doñelfaren Ametsetan galduta ipuinarentzat izan da.

Irakurri lan guztiak hemen.

Sari banaketako argazkiak (Ezkaizto Auzo Elkartea)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide