Albisteak

Arroa Bira azaroaren 2ra atzeratu da eguraldi iragarpenagatik

Eguraldiaren iragarpena txarra denez, “pena handiz” igandeko Arroa Bira astebetez atzeratuko dela jakinarazi du Ezkaizto Auzo Elkarteak. “Eguraldia lagun, azaroaren 2an egiteko moduan izatea espero dugu”, adierazi dute.

Hala eta guztiz ere, igande honetarako aurreikusitako Haurren bideo-emanaldia ez da bertan behera geldituko. Arratsaldeko 17:00etan, eskola zaharrean, haur eta gurasoek elkarrekin gozatzeko aukera izango dute bideo-emanaldian, giro bero eta atseginean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide