Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta, Arroa Bira egingo dute azaroaren 6an Arroabean. Bi ibilbide egiteko aukera izango da: luzea eta motza. Txango luzea bizikletaz ere egin ahalko da.
Ibilbide luzea egin nahi dutenak goizeko 9:00etan irtengo dira plazatik. Hamalau kilometroko luzera izango du txangoak, eta Mardu, Urain gaina, Olaberri, Arroagoia, Ibañarrieta eta Agote pasata itzuliko dira mendizaleak berriro auzora.
Ibilbide laburrak, berriz, bost kilometro eta erdiko luzera izango du. Parte hartzaileak goizeko 10:30ean irtengo dira plazatik eta San Lorente eta Agote zeharkatuko dituzte. Bi ibilbidetan parte hartzen duten auzotarrak San Lorenten elkartuko dira eta mokadutxoa egingo dute bertan.