Arroa Goia – Arroa Erreka: Auzoz auzo….

📢📢📢 ARROA GOIA – ARROA ERREKA

Zestoak duen berezitasunetako bat bere azalera zabala da, eta hau, noski, auzoetan islatzen da. Sarri entzuten dugu fokoa Zestoako herrian jartzen dugula eta auzoak, nolabait, bigarren lerroan edo geratzen ote diren.

Sentipen edo iritzi hori aldatzeko borondatea eta asmoa dugu.
Horretarako konpromiso zehatzak hartzen ditugu. Garrantzitsua
iruditzen zaigu, hasteko, auzoentzako kopuru itxi bat bideratzea
aurrekontuetatik urtero, auzokideekin hitz egin ondoren zehaztuko
dena.

Jarraian Arroa Goia eta Arroa Erreka-rako, zuen auzoetarako, hartzen ditugun bestelako konpromisoak:

🟢Urtero aurrekontuetan Arroa Goia eta Arroa Errekarako diru atal bat bideratuko dugu.
🟢Frontoiaren segurtasuna bermatu eta egokitzapenak egingo dira: Argiztapena, egurrezko eserlekuak, sarea jarri…
🟢Frontoi atzeko parkea egingo dugu
🟢Auzoaren garbitasuna bermatuko dugu
🟢Auzoaren irisgarritasuna hobetuko dugu
🟢 Aparkalekuen seinalitika egingo dugu
🟢Arroa Errekatik Zumaiarako irteera landuko dugu hobetzeko. Arriskutsua dago orain dagoen bezela




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide