Albisteak

“Arroa Irratia” martxan abenduaren 17tik aurrera

Arroabeko eskola berria eraiki zutenean irrati emankizunak egiteko beharrezkoa den azpiegitura egin zuten. Eta iritsi da lehen irrati saioa egiteko unea. Haurrekin gaia landu ondoren, abenduaren 17an, goizeko 11:30ean Arroa Irratiaren estreinua izango da. FM 92.1 eta 91.2 frekuentziatan sintonizatu beharko da zuzenean entzuteko. Hori posible ez duenarentzat ere izango da aukera, ordea, eskolako web orrian zintzilikatuko baita saioa ondorengo loturan; www.arroakoeskola.hezkuntza.net



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide