Albisteak

Arroabea eta bide berdea lotuko dituen lanak egiteko lehiaketa publikoa martxan da

GI-631 errepidean semaforoa eta zebrabidea egiteko lehiaketa publikoa martxan jarri berri du Udalak. P.K. o+200 puntuan egingo dira lanak, oinezkoen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. Lanek, 163.609,79 euroko aurrekontua izango dute eta proiektuak aurkezteko azken eguna ekainaren 26a izango da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailan Narrondo eta Arroabea lotuko dituen bide berdea egingo du. Bide hori Arroabearekin lotzeko ardura Zestoako Udalarena da eta GI-631 errepidean egingo den proiektuak etorkizuneko bide berdea auzoarekin lotuko du. Zebrabideak auzotarrek egun duten arazoari irtenbidea emango dio. Lan hori eginda, Arroabetik Zestoa-Zumaia norantzan dagoen geltokira joateko bide egokia egongo da.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide