Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Datorren urriaren 31ean, ostegunez, Arimen Gaua ospatuko dute Arroabean. 17:15ean hasiko dira Elkargunean egingo den ipuin kontaketa bereziarekin. Bitartean, 18:00etan elkargunean ere, bizkotxo lehiaketarako opilen entrega egin beharko da. 18:30ean ilunpetan eta lastargiekin ibilaldia egingo dute plazaraino eta bertan 18:45etan photocall-a, txokolatada eta bizkotxo jana egingo da. Guraso Elkarteko kideek, arropa zaharrekin egindako mozorroak egitera gonbidatzen dituzte auzotarrak.