Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Arroabeko Herri Eskolak inauteriak antolatu ditu, ikasle zein auzotarrek parte har dezaten. Bihar, ostirala, otsailaren 9an, egingo dute jaia. Arratsaldeko 15:00etan hasita kalejira eginez girotuko dute auzoa. Ondoren, 15:30ean dantzak eta herri kirolak egingo dituzte, eguraldia eguraldia ona bada eskolan bertan, bestela frontoian egingo dute ospakizuna. Azkenik festa goxo amaitzeko askaria egingo dute. Dantza egiteko koreografia proposamen bat ere egin dute eta esteka honetan ikusi daiteke.
Larunbatean ere festa izango da, Sakulupe tabernak antolatu du, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, musika eta ahurrentzako jokoak izango dira auzotar guztien gozamenerako.