Albisteak
Arroabean euskaraz ikasten ari direnei laguntzeko deia
— 2024-02-07Zestoako AEK euskaltegia Arroabean mintzalagun izango diren pertsona bila dabil. Euskaraz dakitekenek baina euren egunerokoan hitz egitera ausartzen ez direnei laguntzeko.
Diotenez, auzoan asko dira euskara jakin arren hitz egiten ausartzen ez direnak, izan lotsagatik, izan ustez gutxi dakitelako, baita euskeraz erraz moldatzen direnek entzuteko pazientzia gutxi izaten dutelako ere. Euskaltegiaren proposamena erraza da: topaketa informalak egitea, interesatuek euskara giro lasaian praktikatzeko aukera izan dezaten. Topaketa hauek kafetegi batean, garagardo batekin gozatuz, mendian ibilaldi bat eginez edo auzoan zehar ibilaldi bat eginez egin litezke.
Parte hartu nahi baduzu edo besteei euskara praktikatzen lagundu nahi badiezu, Euskaltegiak beraiekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaitu, ekimen honi buruzko xehetasun gehiago jakiteko. Telefono bidez 670 420 048 zenbakira deituta edo e-mailez zestoa@aek.eus helbidera idatzita.
Egin zaitez bazkide