Albisteak

Arroabean ere nerabeen parte-hartze prozesuko proposamenak garatzen dabiltza

Udalak martxan jarritako nerabeen parte-hartze prozesuak martxan jarraitzen du Arroabean ere, atzo arratsaldean lehen lan-talde bilera egin zuten elkargunean. Nerabeek aurrez proposatutako ekintzei forma ematen hasteko eta antolatzeko helburuarekin bildu ziren.

Udazkenean Zumaiako eskolan egindako bileretan, nerabeek dinamika ezberdinen bidez egin zituzten proposamenak aurkeztu zitzaizkien atzoko bileran. Prozesuan parte hartu duten auzoko hainbat gazte erreferente ere izan ziren bileran.

Nerabeek jada festa batzordean parte hartzen ari direla azaldu zuten, baita Karmenetako futbito-txapelketa antolatzeko lehen urratsak eman dituztela ere. Aurrerantzean, beraiek proposatutako ekintzei pixkanaka forma ematen joango dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide