Albisteak

Arroabean gabonetako egitarau bateratua aurkeztu dute

Gabonetarako hainbat ekintza antolatu dituzte Arroabeko eragileen artean. Arroako Olentzero eta Kabalgata taldea, Arroako Herri Eskola, Sakulupe Guraso Elkartea eta Ezkaizto Auzo Elkartea elkarlanean aritu dira hurrengo programa bateratua aurkezteko.

Abenduak 20
Mari Domingi eta Olentzerori ongi-etorria
10:30etan eskolatik kalejiran plazara.
Ondoren Olentzero eta Mari Domingini ongi-etorria

Abenduak 24
Gabon eskea Arroan
9:00tan Arroa Beheko plazan elkartuko gara.
Bertako baserri eta auzoak Gabon kantekin alaituko ditugu.

Abenduak 29
Egoitzetara bisita eta tailerra
10:45etan Arroabeko plazan elkartuko dira eta adinekoen egoitzetara bisita.
17:00tan Paperezko Etxeak Tailerra Aran Santamariaren eskutik (Elkargunea)

Urtarrilak 5
Erregeen etorrera
18:10tan Olaeta kaleko autobus geltokian
(Urtarrilaren 4 eta 5ean postontzia eliza aurrean)

Urtarrilak 10
Olentzerotako afaria
20:00tan umeak.
21:00tan gazte eta helduak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide