Albisteak

ARROABEAN GERRAOSTEAN PRESO EGON ZIRENEI OMENALDIA

Larunbat honetan, urriak 31, omenaldia egingo zaie Arroabean Gerra Zibilaren ostean, 1940ko hamarkadan, preso egondako guztiei. Ekitaldia 11:45ean hasiko da.

Memoria Historikoaren adiskide talde bat, Zestoako Udala eta Arroabeko auzo elkarteak indarrak batu, eta hiruren artean antolatu dute ekitaldi hau.

Urriaren 30ean Marcelo Usabiagak 99 urte beteko lituzke, baina uztailean hil zen, 98 urte zituela. Hala ere, data hori egokia iruditu zaie antolatzaileei preso guztiei omenaldia egiteko.

Marcelo Usabiaga iaz hitzaldi bat ematera gonbidatu zuten Ederki Elkartera, eta auzotar andana hurbildu zen bera ezagutzera eta garai haietako kontuak entzutera.

Ekitaldi honetan, hitz batzuk esateaz gain, plaka oroigarri bat jarriko da haien izenean, aurreskua dantzatuko da, zementu-fabrikako sirena eta txalaparta ere joko da. Udalak ere adierazpen ofizial bat egingo du, eta amaieran, parte-hartzaile eta hurbiltzen diren herritar guztiei hamaiketakoa eskainiko zaie.

Arroako presoak - kartela_marroiaWEB

Marcelo

Marcelo Usabiago, Bittori Barcena emaztea eta Aitor Azurki kazetaria iaz Ederki Elkartean izandako hitzaldian.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide