Albisteak

ARROABEAN GERRAOSTEAN PRESO IZANDAKOEI OMENALDIA EGIN ZITZAIEN LARUNBATEAN

Arroabeko lantegian 36ko gerraren ondoren preso egon ziren pertsona guztiak omenduak izan ziren pasa den larunbatean. Ekitaldia Arroabeko Auzo Elkarteak, Zestoako Udalak eta Memoria Historikoaren adiskide talde batek antolatu zuten. Urriaren 31 apropos aukeratutako egun bat izan zen. Izan ere, Marcelo Usabiaga zenak urriaren 30ean 99 urte beteko zituen. Usabiaga Arroabeko kartzelan egon zen, eta duela hilabete batzuk Ederki Elkartean izan zen bertako bizipenak kontatzen.

Ekitaldian Bittori Bárcenak eta Miguel Usabiagak (Marceloren alarguna eta semea) hartu zuten parte. Horietaz gain, Zestoako Udaleko ordezkariek, Aitor Azurki kazetariak eta Gerardo Sanchezek ere parte hartu zuten ekitaldian. Ekitaldi horretan plaka oroigarri bat jarri zen omenduen izenean.

 

Arroabea_web

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide