Albisteak

Arroabean ikasturte amaierako programa bateratua aurkeztu dute

Arroako Eskolak, Sakulupe Guraso Elkarteak eta Ezkaizta Auzo Elkarteak ikasturte amaierako programa bateratua aurkeztu dute. Ekainaren 13an, 20ean eta 21ean eskolako haurrek prestatutako emanaldiak ikusteko aukera izango dute auzotarrek eta umeen gozamenerako hainbat ekintza antolatu dira.

Ekainak 13, osteguna:
Eskolako sarreran:
17:30tan antzerkia “Aitorren seme-alabak”.
⁠18:00tan Kanta AZ/DZ.
Ondoren Argazkiak.

Ekainak 20, osteguna:
⁠17:00tan, pilotalekuan, dantza taldeen emanaldiak Lorea Iribarren irakaskearen zuzendaritzapean.
19:00tan, trikiti-bertso kalejira (trikiti eskola eta bertso eskolaren eskutik).

Ekainak 21, ostirala:
15:00tatik aurrera puzgarriak .
⁠17:00tan txokolatada.
⁠18:00tan apar festa.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide