Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ostiralean, martxoaren 8an, emakumearen nazioarteko eguna dela eta hainbat ekintza antolatu dituzte Arroabean.
Arratsaldean, Sakulupe Guraso Elkarteak antolatuta, txapa tailerra egingo dute Elkargunean. 17:00etatik 17:30era HHko ikasleentzat, eta 17:30etik 18:00etara LHkoei zuzenduta.
Iluntzean, 18:45ean elkartuko dira mobilizazioetara elkarrekin joateko. Ondoren 20:00etan “Arian Komandantea*” dokumentala ikusiko dute Ederki Elkartean eta eguna borobiltzeko bertan afalduko dute. Afarian izena emateko azken eguna gaur da, martxoak 5, eta Txara dendara joan edota 722 60 10 73 zenbakira idatzi behar da.