Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Auzoko festak direla eta, San Isidro kalea moztu egingo da, bihar, uztailaren 18tik, igandea, uztailaren 21a arte.
Festetan zehar egongo den txurro-denda mugikorretik, San Isidro kaleak, Narkis Balentziaga kalearekin muga egiten duen arteko eremua egongo da itxita. Beraz, San Isidro kaleo etxetxoetara eta Marduxarra kalera autoz joateko, Karmengo amaren errepideko sarrera erabili ahal izango da. Narkis Balentziaga eta Olaetara joateko, GI-631ko sarbidea erabili beharko da ordea.
“Herritarren segurtasuna bermatzeko asmoz” hartu du erabakia udalak.
