Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Patxi Urbieta arroarrak bere lanak jendaurrean aurkezteko erakusketa antolatu du asteburu honetarako. Arroabeko baserri eta etxe ezberdinen erreplikak egiten ditu Urbietak eta horiek ikusteko aukera izango da erakusketan. Erakusketa parkeko eskolan izango da eta larunbatean eta igandean egongo da zabalik, goizez 12:30etatik 14:30era eta arratsaldez, 18:00etatik 20:30era.
Duela 30 urte baino gehiago hasi zen Urbieta itsasontzien erreplikak egiten. Joan den urteko martxoko konfinamenduak Malagan harrapatu zuen eta handik etorri eta zerbait “berria” egin behar zuela pentsatu zuen. Horrela hasi zen pixkanaka, Arroabeko baserri eta etxe ezberdinen erreplikak egiten.