Albisteak

Arroabeko errepidean semaforo bidezko zirkulazioa dago lur-jausiaren ondorioz

Atzo arratsaldean lur-jausi bat izan zen N-634 errepidean, Arroa beheko Karmengo Amaren errepidean, eta bidea itxi behar izan zuten une batez, 16:00ak baino lehen. Ondoren, Ertzaintzak txandakako pasabidea ezarri zuen trafikoa bideratzeko.

Gertakaria Bombas Azkue inguruko biribilgunearen eta Jazz Berri diskoteka zaharraren arteko ezpondan izan zen. ETSk jakinarazi duenez, tren zerbitzuak ez zuen eraginik izan, eta zirkulazioa normaltasunez mantendu zen. Orain, konponketa lanak egiten ari diren bitartean, semaforo bidezko txandakako pasabidea dago ezarrita.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide