Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Arroabeko Hezkuntza Foroa ikasturte honetan azken aldiz elkartuko da bihar, asteartea. Saioa arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango da elkargunean.
Oinherri Herri Hezitzaileak Sustatzeko Elkartea arduratzen da foro hau dinamizatzeaz, eta bertan herriko eragile eta herritarrak elkartzen dira. Ikasturteko azken batzar honetan honako gaiak izango dira hizpide: udalekuak, agenda bateratua, “Jolas izan” egitasmoa, herri programan zehazturiko espazioa eta ikasturte honen balorazio orokorra.
Norbaitek bestelako gairik proposatu nahi badu, antolatzaileekin harremanetan jar daiteke aurrez.