Albisteak

2019ko sari banaketa

Arroabeko II. Ipuin Lehiaketak baditu sarituak

Arroabeko II. Ipuin Lehiaketako irabazleak jakinarazi ditu epaimahaiak. Joseba Ossa eta Dani Aizpurua itzultzaileak eta Jone Carbonell irakaslea arduratu dira aurkeztu dituzten 24 ipuinak epaitzeaz. Haur guztiek egindako lana zoriondu nahi izan du antolakuntzak, “ipuina sortzeko ariketa egiteko euren irudimena  dantzatu dutelako, bakoitzak bere sormena landuz”.

L.H. 1 eta 2 mailetan Jare Rodriguezen Mundu magikoa ipuina saritu du epaimahaiak. L.H. 3 eta 4 mailetan, berriz, Julen Doñelfaren Liburu magikoa izan da saritua. Azkenik, L.H. 5 eta 6 mailetan, Maria Iribarren Ipuinen zaindaria izan da lanik onena. Epaimahaiak aho batez erabaki du saridunez gain, maila bakoitzean aipamen berezi bat egitea: June Garziarenaren June galdutari, Rayan Benslaimanen Aminen eta Solaimanen abenturak ipuinari, eta Aner Rodriguezen Etxe misteriotsuari.

Covid-19aren ondorioz bizi dugun egoeran sari banaketa publikoa egitea posible ez dela azaldu dute antolatzaileek baina posible denean aurtengo hiru saridunek liburu sorta bana jasoko dutela. Bestalde, antolakuntzak haurrak animatu nahi ditu etxean ohi baino gehiago pasatzen ari diren garai honetan liburuak irakurtzera eta istorioak idaztera. Baita datorren urteko ipuin lehiaketan parte hartzera ere.

Ipuin guztiak irakurgai dituzue hemen.

Argazkia: 2019ko lehiaketako sari banaketa

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide