Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Arroabeko Auzo Elkarteak antolatuta, Arroa bira egingo dute datorren igandean, hilak 18. Bi ibilbideren artean aukeratu ahal izango dute parte hartzaileek. Ibilbide luzeak, 14 kilometro izango ditu eta goizeko 08:30ean bilduko dira plazan. Ibilbide laburra hautatzen dutenek, aldiz, 5,7 kilometro egingo dituzte eta goizeko 10:00etan irtengo dira plazatik. Bi ibilbideak amaitzean, bidegorriaren aldeko kontzentrazioa egingo dute estazio zaharraren parean. Ondoren, hamaiketako eder batez gozatzeko aukera izango dute Ederki Elkartean. Helduek bost euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek, hiru.