Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Autobusez iritsiko dira aurten Erregeak Arroabera 18:10 inguruan. Aurten aldaketak egin dituzte Arroabeko kabalkadaren ibilbidean segurtasuna kontuan hartuta. Horregatik, Arroako Olentzero eta Kabalgata Elkarteak ohar batzuk jakinarazi ditu dena ondo atera dadin:
– Karroza Olaeta kalean egongo da 18:00etatik aurrera. Olaeta kaleko bizilagunei eskertuko genizueke, autoa denbora tarte horretan mugituko ez bazenute.
– 18:10etik 18:40tara auzoan ahal baduzue autorik ez mugitu.
– Kanpotik datozenak, kabalkada martxan dagoen bitartean, autoa Marduxarra kalean (eskola berriaren aurrean) utzi mesedez. Larrialdiren bat izanez gero, autoek beti izango dute pasatzeko aukera.