Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.


Argazkia: Nahia Doñelfa. 16 urtetik beherakoen irabazlea.
Ezkaizto Auzo Elkarteak pasa den ekainaren 18an jakinarazi zituen maiatzaren 5ean egin zen Arroabeko Udaberriko V. Argazki Rallyko irabazleak. Bihar, ostiralez, sari banaketaren txanda izango da. Eskola Zaharrean izango da hitzordua, 19:00etan.
Pasa den astean jakinarazitako irabazleek jasoko dute saria. Horien artean, 16 urtetik beherakoen kategorian, Nahia Doñelfa izan zen irabazlea, eta 16 urtetik gorakoen artean, berriz, Maider Cachón nagusitu zen. 16 urte azpikoen kategorian, bigarren saria Irati Iribarrentzat izan zen, eta hirugarrena Markel Gallegorentzat. 16 urtetik gorakoen sailean, berriz, Sonia Álvarez sailkatu zen bigarren postuan, eta Josune Larrañaga hirugarrenean.
Sailkapen nagusiaz gain, argazki dibertigarrienaren eta artistikoenaren sariak ere banatuko dira: Nara Merinoren argazkia izan zen dibertigarrienaren, eta Maider Cachónena artistikoena, horrela bi sari bereganatuz.
Epaimahaiak erabakitako sariez gain, Udaberriko Argazki Rallyan herritarren botoz erabakitzen diren sariak ere banatzen dira. Aurten, bi aldeek bat egin dute erabakian: bai epaimahaikideek, bai herritarrek Nahia Doñelfa eta Maider Cachón hautatu zituzten saritu nagusitzat, hain zuzen.