Arroagoian dantzan

Arroagoiko jaietan ere dantzan izan gara. Atzo, Santa Ana eguna, Itxaropena dantza taldeko gaztetxoen bi taldetako dantzariek emanalditxoa eskaini zuten, Garikoitz eta Jon Mendizabalen doinuen laguntzaz. Eskerrik asko arroarrei gonbidapenagatik eta batez ere, hamaiketakoagatik!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide