Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Apirilean hasi zituen Udalak Arroagoian haurrentzat jolas parke berria egiteko lanak. Lanak bi fasetan egin dira, aurreneko fasean Mankomunitateak zaborrentzat zuen etxola lekuz mugitu zuen eta Udalak jolas parkearentzako oinarria egin zuen. Duela gutxi egin da bigarren fasea, lurra eta parkeko jolasak jartzea. Guztira 40.500 euroko kostua izan du parke berriak, 11.500 aurreneko faseak eta 29.000 euro bigarrenak.
