Albisteak
Arroagoian haurrentzat parke berria egin du Udalak
— 2024-06-24Apirilean hasi zituen Udalak Arroagoian haurrentzat jolas parke berria egiteko lanak. Lanak bi fasetan egin dira, aurreneko fasean Mankomunitateak zaborrentzat zuen etxola lekuz mugitu zuen eta Udalak jolas parkearentzako oinarria egin zuen. Duela gutxi egin da bigarren fasea, lurra eta parkeko jolasak jartzea. Guztira 40.500 euroko kostua izan du parke berriak, 11.500 aurreneko faseak eta 29.000 euro bigarrenak.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide