Arroagoiko festetako herri afarirako txartelak salgai jarri dituzte
Danbolin— 2019-07-12
Ate joka ditugu Arroagoiko Santio-Santana jaiak. Datorren hilaren 24an murgilduko dira festetan arroarrak. Urtero legez, herri afaria egingo dute auzoko elkartean eta festa batzordeko kideek afarirako txartelak salgai daudela jakinarazi dute. Uztailaren 24an izango da, Santio bezperan, iluntzeko 21:00etan hasita. Aitor Salegi eta Joxe Ramon Akulu bertsolariak arduratuko dira giroa alaitzeaz, trikiti doinuez lagundurik. Afarirako txartela erosi nahi dutenek ohiko lekuetan aurkituko dituzte. 18 urtetik beherakoek 14 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 24.
Ikusi
hemen festetako egitaraua.