Albisteak
Narrondo, Arroabea eta Arroagoiko festetako egitarauak
— 2019-06-18Oraindik urruti ikusten baditugu ere, berehala helduko dira aurten ere Narrondo, Arroabea eta Arroagoiko festak. Planak egiten joan ahal izateko, hementxe dituzue auzo bakoitzeko festa batzordeak osatu duen egitaraua:
NARRONDO – San Kristobal jaiak (Uztailaren 5etik 14ra)
Uztailak 5, ostirala:
19:30. Suziriak jaiei hasiera emateko. Desafioa: “Oikiako Peio” astoarekin eta Itziarko “Jun o lehertu” giza proba taldea.
21:00. Bertso afaria, Sebastian Lizaso, Onintza Enbeita eta Jon Maia bertsolariak, Jagoba eta Maddalen trikitilariek alaiturik. Jarraian erromeria. Menua: Entsalada mistoa, bakailaoa-tomate, piperrak eta txuleta. Postrea; flana izozkiarekin, kafea eta kopa, 30 euro. Izen ematea: 648 828 298 edo 628 245 780 telefono zenbakietara deituta.
Uztailak 10, asteazkena – Kristobal Deunaren eguna
10:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldea. 11:00 Herri meza ondoren hamaiketakoa karpa azpian. 19:00 Sagardo dastaketa, zikiro pintxoekin Son LT taldeak alaiturik. 21:30 “Jon Txikiren Monologo emanaldia.
Uztailak 12, ostirala
21:30. Mus eta eskoba txapelketa. Mus txapelketa: 25 euro bikoteko. Eskoba txapelketa 12 euro bikoteko. 22:00 Mus txapelketa. Sariak: Aurrenekoak 2 txu, 2 ardo botila eta 50 euro bikoteko eta 2.arentzat xanpain eta ardo botila.
Uztailak 13, larunbata
17:00. Txokolatada
17:30. Karakol lasterketa. Epailea: Gorriti 18:30 Gorriti/Lopene bere animaliekin. Amaieran entzierroa. Ondoren, Toka txapelketa. 21:00 Sardina jana doan. Sahieskia ordainduta. Jarraian, ‘Hemengattun’ erromeri taldea.
Uztailak 14, igandea
11:30. Dantza tailerra Astindu taldearen eskutik.
13:30. Paella lehiaketa. Osagaiak bertan emango dira. Ondoren Paella jana.
ARROABEA – Karmenak (Uztailaren 15etik 21era)
Uztailak 15, astelehena – Karmen bezpera
18:00. Karroza herriko baserrietan zehar.
20:30. Txupinazoa eta bandera igoera.
21:00. Herri afaria.
23:00. Dj-a.
Uztailak 16, asteartea – Karmen eguna
12:00. Meza. Ondoren, dantzariak.
13:00. Trikitilariak.
18:00. Tortilla patata lehiaketa.
19:00. Herri kirolak.
22:00. Anari elizako atarian.
Uztailak 18, osteguna – Jubilatuen eguna
12:00. Jubilatuen meza. Jarraian, emakumeen pilota partida.
14:00. Jubilatuen bazkaria. Ondoren, trikitilariek alaituko dute bazkalosteko giroa.
19:00. Pala txapelketako finala
22:00 Bertsolari Gazteen IV. Saioa
- Libe Goenaga (Getaria)
- Oier Etxeberria (Azpeitia)
- Julene Iturbe (Azkoitia)
- Mikel Iturriotz (Urretxu)
- Aitor Zubikarai (Itziar)
Uztailak 19, ostirala – Umeen eguna
10:00. Ume jolasak. Amaitzean, umeen bazkaria.
16:00. Puzgarriak eta txokolatada. Ondoren, apar festa.
20:00. Poteoa herritarren BTK batukadarekin. Jarraian, herri afaria.
23:00. Kontzertuak: Radio Rahim / Los Zopilotes Txirriaos. Ondoren, Tirri & Tery goizaldera arte
Uztailak 20, larunbata – Koadrilen eguna
10:30. Paella lehiaketaren hasiera.
14:00. Koadrilen bazkaria.
17:30. Koadrilen arteko jolasak Lopeneren zezenekin.
19:00. Elektrotxaranga.
23:00. Kontzertua: Gozategi. Ondoren, goiz aldera arte DJ Bull.
Uztailak 21, igandea
12:00. Meza nagusia. Ondoren, Lopeneren abereak.
18:00. Arroa Beheko XI. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Ondoren, sagardo dastaketa eta pintxoak.
00.00. Bandera jaitsiera.
ARROAGOIA – Santio Santa Anak (Uztailaren 24tik 27ra)
Uztailak 24, asteazkena – Santio bezpera
19:00. Txupinazoa. Jarraian, trikipoteoa.
21:00. Herri afaria: Joxe Ramon “Akulu” eta Aitor Salegi bertsolariekin eta trikitilariek lagundurik.
23:45. Erromeria goiz aldera arte Izer eta Alabier trikiti taldeak alaiturik.
03:00. DJ OL_BER (Olaberri)-ren emanaldia.
06:00. Txokolatada eta gaupaseroen ARGAZKIA. Jarraian, karroza baserriz baserri.
Uztailak 25, osteguna – Santio Eguna
10:00. Meza.
11:00. Patata tortilla lehiaketa (tortilla 10:30etarako Herri etxe elkartera eraman beharko da).
11:30. Idiakaitz txistulari taldea eta Zestoako albokariak. Jarraian Sagardo lehiaketa. Partaideak: Olaberri, Azketa, Igartza-Haundi, Etxeberri, Zelaikua, Azketaerrota eta Haritza.
12:00. Esku pilota finalak.
18:30. “Karmelo Matrakaren” omenez HERRI KIROL SAIOA: Harri jasotzen erakustaldia. Aizkoran erakustaldia.
23:00. ‘Elizagoien ahizpak’ trikitilariekin erromeria.
Uztailak 26, ostirala – Santa Ana Eguna
11:00. Meza Nagusia. Ondoren, Itxaropena dantza taldea. Jarraian, edadetuentzako hamaiketakoa Herri-etxe elkartean. Tartean bingoan jokatzeko aukera izango da.
17:00. Txan magoaren “Inpernutik natorren artista bat naiz ni” Ikuskizun berria.
19:00.Herritarren arteko kirolak frontoian.
23:00. Erromeria ‘Mugi pandero’ taldearekin. Jarraian Imanol DJ Pajaritoren emanaldia.
Uztailak 27, larunbata – Santa Ana II
12:00. Bizikleta proba III. Igarategi igoera.
18:00. Asto probrak: Pello Etxabe eta Artabilla.
19:00. Umore bakarrizketak. “Bakean dagoena bakean utzi binakako bakarrizketa”
21:00. Gazte afaria 70.eko hamarkadako janzkerarekin.
23:00. Saioa eta Maddalen trikitilariak.
02:00. DJ Kanuttoren emanaldia.Tartean, Zumba emanaldia.
Uztailak 28, igandea
12:00. Haur eta gaztetxoentzat Zurrumurruren eskutik “Txapela buruan eta ibili zirkuan” (Zirku animazioak, tailerrak eta jolasak frontoian).
16:30. Ujoasak (Izen ematea 16:00etan) eta txokolatada plazan.
18:30. Zezen txikiak eta poniak Leizarranen eskutik
22:00. Arroako jaietako argazki proiekzioa eliz atarian.
22:30. Erromeria Irati eta Amets trikitilariekin. Tartean, otarraren zozketa eta laugarren argazki lehiaketaren sari banaketa.
OHARRA: Festa Batzordeak ez ditu bere gain hartzen jaietan gerta litezkeen istripuak.
Egin zaitez bazkide