Albisteak
Arroagoiko saneamendu arazoak konpontzeko lanak martxan jarri ditu Udalak
— 2022-09-19Arroagoiko saneamendu arazoak konpontzeko lanak hasi ditu Udalak. Erakundeak jakinarazi du saneamendu sare unitario bakarra dagoela auzoan, eta sare hori zenbait puntutan hautsita dagoela: “Sareak haustura desberdinak ditu auzoaren hego-ekialdean dagoen ubidearen eremuan, egungo hormigoizko kolektorea erreka horrekiko paraleloan doan zatian. Hausturen ondorioz, azken urteetan Arragoiko auzoko ur zikinak isuri dira errekara, eta bereziki nabarmenak izan dira udan. Bestalde, egungo kolektoreak, bere antzinatasuna dela eta, ez du Iraetako hondakin uren ponpaketa estaziorainoko jarraitutasuna bermatuko duen trazadurarik”.
Arazo hori konpontzeko, LBR ingenieritzak landutako exekuzio proiektua jarri zuen martxan Udalak. Trazadura berriak 774 metroko luzera eta 17 erregistro putzu berri ditu. Obrek 193.553,68 eurotako aurrekontua dute, eta Eregi Herrilan Eta Zerbitzuak SL enpresa ari da lanak egiten. Lanak urriaren bigarren hamabostaldian amaitzea aurreikusten du erakundeak.
Egin zaitez bazkide