Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Joan den abenduaren 1etik itxita zegoen Arroako AP-8 autobiderako sarrera-irteera zabaldu dute gaur. Autobideak GI-631 errepidearekin bat egiten duen biribilguneko erraietako batek itxita jarraitzen du oraindik. Pasa den abenduan ondoratu zen autobiderako sarrerako bidezorua eta ordutik konpontze lanetan aritu dira. Otsailaren 19an hasi ziren ondoratutako bidea konpontzen eta aldundiak iragarri bezala, maiatzaren bukaeran zabaldu dute errepedia. Datozen asteetan, behin-behineko sarrera lehengo egoerara itzultzeko lanekin jarratiuko dute.
Argazkia: baleike.eus