Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Astelehenean hasi zituzten arroako autobidearen sarrerako zuloa konpontzeko lanak Bidegi Gipuzkoako azpiegituren agentziak. 450.000 euroko aurrekontua izango dute obra horiek eta hiru hilabete beharko dituzte zuloa konpontzeko.
Pasa den abenduaren 1ean ondoratu zen bide-zorua, Larrondo ubidearen parean. Bidegik lehiaketara atera zuen zuloa konpontzeko obra eta premiazko tramitearen bide egin dute esleipena. Errepidea konpondu bitartean, Sansinenea industrialdetik sartzen dira autoak autobidera.