Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Kaluse eta Falta taldeen kontzertuak izango dira larunbatean, hilak 24, gaueko 22:30ean Gaztetxean. Ibon Gerra eta Unai Martinez azpeitiarrek osatzen dute Kaluse bikotea. Lehen post-rock musika egiten zuten. Orain, musika horren ezaugarri batzuk mantentzen dituzte baina zarata gehiago sartzen dute, esperimentalagoa da.
Falta taldea berriz, Hazparnetik datorren hirukoa da. Manu Etxegarai bateria, BeƱadin Lohiagune gitarra eta ahotsa eta Seb Delaporte baxuak osatzen dute taldea. 2016an sortu zen hirukoa eta post-rocka lantzen dute. Pink Floyd, nirvana, Lisabo edota Dut taldeen eragina antzeman daiteke beren abestietan.
IRUZKINDU