Albisteak

Arroako IV. txirrindulari saria jokatuko da igandean maiatzaren 5ean

Igande honetan Arroako IV. Txirrindulari Saria burutuko da. Lasterketak 51 kilometro ditu, eta hiru aldiz egingo da “Zakila Bira” ibilbide ospetsua. Sansinenea industrialdean hasiko da, Arroabea, Narrondo, Oikia Aizarnazabal eta Iraeta zeharkatuz. Azken itzulian, txirrindulariak Presaldetik Arroagora sartuko dira, eta lasterketa Sansinenean amaituko dute.

Lasterketa 16:30ean hasiko da, eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Beraz, sari banaketa 18:00ak inguruan egitea espero da, Exclusivas Marduren Pabiloian.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete txirrindularien familiei lasterketan parte hartzeagatik, eta herritarrak animatu nahi dituzte trafiko-seinaleekin lagunduz parte hartzera. Parte hartu nahi dutenek honako zenbaki honen bidez jar daitezke harremanetan: 685720489. Gainera, esker ona adierazi diete Udalari, laguntzaileei eta ekitaldia babesten duten inguruko enpresa guztiei.

Azkenik, ohartarazten da igandean aldizka errepidea itxi egingo dela, lasterketa modu seguruan igaro ahal izateko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide