Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo egin zen, maiatzaren 26ean Arroabean egindako Argazky Rallyaren sari banaketa. Ezkaizto auzo elkarteak antolatzen du ekintza hau eta Arroabean argazkigintza sustatzea du helburu. Ekitaldia bi kategoria nagusitan banatu zen: “16 urtetik beherakoak” eta “16 urtetik gorakoak”. Gainera, sari bereziak banatu ziren argazki dibertigarrienarentzat eta artistikoenarentzat, herritarren botoak erabakitako sariekin batera.
Maria Roa antolatzaileak, sari-banaketako ekitaldian aipatu zuen herritarren botoaren parte-hartzeak nabarmen egin duela gora. Aurreko urtean, 41 pertsonak parte hartu zuten bozketan, eta aurten, berriz, 61ek.
“16 urtetik beherakoak” kategoriako irabazleak
Lehen saria: Irati Iribar
Bigarren saria: Aimar Merino
Hirugarren saria: Markel Gallego
Argazki dibertigarrienaren saria: Oihan Ruiz
“16 urtetik aurrera” kategoriako irabazleak
Lehen saria: Iván Rodríguez
Bigarren saria: Eduardo Merino
Hirugarren saria: Kepa Iribar
Argazki artistikoenaren saria: Sonia Alvarez
“Arroa Beheako herri-botoa” sariak
Saria: Josune Larrañaga
Saria:: Adonai
