Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Larunbatean, arratsaldeko 16:00etan hasita, kadete mailako Arroako V. Txirrindulari Saria jokatuko da. Hiru aldiz egingo da “Zakila Bira” ibilbidea. Guztira 51 kilometro egingo dituzte txirrindulariek; Sansinenea industrialdean hasi, Narrondo, Oikia, Aizarnazabal eta Iraeta zeharkatu eta azken itzulian, txirrindulariak Arroaerrekatik Arroagora igoko dira, eta berriro Sansinene industrialdera sartuko dira lasterketa amaitzeko. Txirrindulari artean izango dira Amets Alberdi zestoarra eta aita arroarra duen Xuban Arakistain zarauztarra. Antolatzaileek jakinarazi dute 16:00etatik 17:30ak bitartean tarteka errepidea itxi egingo dela lasterketa modu seguruan egin ahal izateko.