Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Laguntza beharrean diren herritarrei laguntzera bideratutako arropa bilketa egin zuen atzo (azaroak 30) Zestoako Arropa Biltegiak. Ekimenaren bultzatzaileek arropa bilketa oso arrakastatsua izan dela adierazi dute, eta eskerrak eman nahi dizkiete laguntza eman duten guztiei. Bilketaren ondoren, abenduaren 14an izango da banaketa.
Arropa gehiago biltzeko beharra ikusten badute, urtarrilaren 4an ere bilketa egiteko asmoa azaldu dute antolatzaileek.