Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Arropa Solidario Taldeak proiektua aurrera eramaten laguntzen ari diren zestoar guztiei eskerrak eman nahi dizkie. “Eskerrik asko zuen arropak, ume kotxeak, bizikletak, oinetakoak eta abar beste herritar batzuen eskura uzteagatik” diote kaleratu duten oharrean.
Taldearen asmoa behar ezberdinak dituzten herritarrengana iristea da: arropa erosteko modurik ez dutenak, arropa oso merke erosi behar dutenak eta arropa berrerabiltzearen aldekoak direnak.
Arropa solidario taldekoek adierazi dutenez “pasa den larunbatean egindako azoka arrakastatsuak erakutsi digu posible dela guztiengana iristea.”
Aurrera begira taldearekin kolaboratu nahi dutenentzat bi ohar kaleratu dituzte:
IRUZKINDU