Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Artadiak berreskuratzeko ezkur bilketa antolatu dute Zestoako, Itziarko eta Mendaroko udalek, Naturtzaindiaren laguntzarekin. Urriaren 14an izango da hitzordua, Zestoan.
Parte hartzaileak goizeko 9:00etan bilduko dira plazan, eta handik Aizarnara joango dira. Bidean egingo dute bilketa. Amaitutakoan bazkaria egingo dute Aranburu jatetxean. Bazkarian parte hartu nahi duenak aurrez izena eman beharko du info.naturtzaindia@gmail.eus helbidera idatzita.