Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Otsailaren amaieran hasi ziren Arteagako auzotarrak festa eguna antolatzeko lanean. Orain arte, bi auzo-batzar egin dituzte, eta bihar, asteazkena, berriro bilduko dira festa egunari forma gehiago emateko. Bilera arratsaldeko 19:00etan izango da, Arteagako jolas-parkean.
Orain arteko bileretan, egingo diren ekintza guztiak antolatzen aritu dira, eta horretan dihardute. Festa eguna, ordea, jada zehaztuta dute: ekainaren 7an izango da, larunbatez.