Albisteak

Arteak landatu dituzte Ertxiña mendian bertako basoak sustatzeko

Eusko Jaurlaritzako dirulaguntza bat baliatuta urtez urte eremu desberdinetan bertako basoak sustatzen joatea du helburu Udalak. Beste udal batzuekin elkarlanean antolatu da gaurko zuhaitz landaketa. Egitasmo honen baitan egin zen ezkur bilketa ere, eta antzeko ekintzak egiten jarraitzekotan da udala “herritarrak ere parte izan daitezen gure naturaren kontserbazioan”. Iñaki Odriozola zinegotziaren esanetan “penagarria da egun gure basoek duten egoera, baso-eremu guztiak pinu, eukalipto eta bestelako landaketez josita baititugu. Lurrak erosi eta publiko egitea ere beharrezkoa da horretarako, Zestoak apenas du herri-lurrik, eta horretan saiatzen ari gara”. Arteak eta gartxuak, artadietan hasten diren beste zuhaitz batzuk, landatu dituzte.

Argazkiak: Zigor Plazaola




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide