Albisteak

Asentzioak ospatuko dituzte Endoian gaurtik igandera bitartean

Endoiako asentzioak ospatuko dituzte gaurtik igandera bitartean. Auzotarrek askotariko ekintzak antolatu dituzte datozen egunetarako.

Hemen egitaraua:

Maiatzak 18, osteguna

20:00 Meza. Ondoren, auzoa afaria eta erromeria Ane eta Maialen trikitilariekin.

Maiatzak 19, ostirala

19:00 Auzo poteoa.

20:30 bertso afaria Aitor Sarriegi eta Unai Agirre bertsolariekin. Ondoren, erromeria Ane eta Maialen trikitilariekin.

Maiatzak 20, larunbata

14:00 Bazkaria.

17:00 Itziarko Andutz dantza taldea. Ondoren, umeen jolasak eta goxokiak.

23:00 Erromeria Ansorregi eta LarraƱaga trikitilariekin.

Goizaldera karroza.

Maiatzak 21, igandea

11:00 Meza. Ondoren, pintxo dastaketa.

12:00 Emakume harri jasotzaileen erakustaldia Manex eta Erkizia trikitilariek alaiturik.

14:00 Auzo bazkaria.

17:30 Herri kirolak: Txapartegi, Larretxea eta Burni eta bere lagunak. Guztia Manex eta Erkizi trikitilariek alaiturik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide