Albisteak

Asier Gomezen hitzaldiarekin hasiko da, gaur, Antxietako Arkeologia Astea

Arratsaldeko 19:00etan hasita, Asier Gomezek “Georgiatik Zestoara, Atapuercatik pasatzen; lehenengo gizakien zantzuak bilatzen Urolako bailaran” hitzaldiarekin emango dio, Alonderon, Antxietako Arkeologia Asteari hasiera. Antxietako kideen esanetan, “Asier Gomez Olivencia doktoreak argi izpi batzuk ekarriko dizkigu lehenengo gizakiak ezin zuen bidearen inguruan; nola etorri ziren Afrikatik abiatuta, Georgiatik Europa mendebaldera pasa eta Atapuercatik ere pasata, Zestoara.

Ostegunean Joseba Riosen txanda izango da. Honek “Azken Neandertalak Euskal Herrian” hitzaldia eskainiko du ordu eta leku berean. Eta Arkeologia Asteari amaiera emateko, igandean, goizeko 11:00etatik 15:00ak bitartean, Antxietaren erakusketa ikusteko aukera izango da arkupetan.

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide