Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Kadete mailako V. Gurutzeaga proba jokatu zen larunbat goizean. Txirrindulariak plazatik irten ziren goizeko 10:30ean eta 12:00ak inguruan iritsi ziren frontoi zaharraren parean kokatu zuten helmugara.
Asier Pozok (Bazpi) irabazi zuen lasterketa, bigarren Daniel Casais (Ulma) eta hirugarren Aimar Eorstarbe (Ulma) sailkatu zen. Taldekako garaipena Ulma taldeak eskuratu zuen.