Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Nabarralde Fundazioak antolatuta, Asisko Urmeneta komikilari nafarrak Eusklabo alaiak lana aurkeztuko du larunbatean, eguerdiko 11:45etatik 13:00era bitartean, Udal liburutegian.
Umorea abiapuntutzat hartuta, gaur egun Euskal Herriak bizi duen egoeraren inguruko irakurketa egiten du Urmenetak bere lanean. Parodia ere lantzen du marrazkilariak eta Robinson Crusoe nobela oinarritzat hartuta, Euskal Herriaren parodia batekin nahasten du. Eusklabo alaiak liburuaz hitz egiteaz gain, bere azken argitalpenari buruz ere jardungo du. Hil honetan kaleratu berri du Aztihitzak komiki-liburua eta bertan Agosti Xaoren bizitza kontatzen du marrazkilariak.