Albisteak

Aske utzi dute gaur goizean Guardia Zibilak atxilotu duen gazte zestoarra

Gaur goizean Guardia Zibilak Auzitegi Nazionalaren aginduz, terrorismoa goratzea eta biktimak umiliatzea egotzita atxilotu duten zestoarra aske utzi berri dute. Azpeitian atxilotu ostean, Gasteizeko Auzitegira eraman dute deklaratzera. Beste bi lagun ere atxilotu dituzte bata Etxarri Aranatzen eta bestea Gasteizen eta hauek ere aske utzi dituzte. EHUren Farmazia, Gizarte Langintza eta Letren fakultatea ere arakatu du poliziak. Polizia operazioa zabalik dagoela jakinarazi du Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Atxiloketak salatzeko, elkarretaratzea deitu dute gaur, arratsaldeko 20:00etarako, plazan. Atxilotuak askatzeko eskatu du Zestoako EH Bilduk eta herritarrei arratsaldeko elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die. “Atxiloketak salatu eta espainiar indar polizialak Euskal Herritik kanporatzeko garaia dela adierazi nahi dugu” azaldu du koalizioak.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide