Albisteak

Askotariko ekintzak izango dira hil honetan Gaztelekuan

Gabonetako ekintza bereziak pasata, urtarrileko eskaintza prestatu dute Gaztelekuan. Hilaren 30a bitartean, jolas eta tailer ezberdinez gozatzeko aukera izango dute herriko gaztetxoek. Hona hemen hilabeteko egitaraua:

  • Urtarrilak 10, ostirala: Jolas librea (DBH)
  • Urtarrilak 11: Negugiro: bizkotxoa eta txokolatada (DBH)
  • Urtarrilak 16 eta 23: Gu sukaldari, pizzak (3. zikloa)
  • Urtarrilak 17: Mihi bero (DBH)
  • Urtarrilak 18: Jolas librea (DBH)
  • Urtarrilak 24 eta 31: Sexualitate tailerra: (DBH)
  • Urtarrilak 30: Jolas librea (3. zikloa)
  • Oharra: urtarrilaren 25ean Gaztelekua itxita egongo da.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide