ASTE HONETAKO KARTELERA ETA AURREKO ASTEBURUKO EMAITZAK

Ostiralean arratsaldeko 19:00tan bi partida jokatuko dira herriko frontoian eta beste hiru partida larunbatean arratsaldeko 16:30ean

Pasa den asteko emaitzak berriz, honako hauek :

Bestalde, Gipuzkoako Federatuen Txapelketatik kanpo;

  • Julen Odrizolak, Zizur Nagusiko 4 terdiko txapelketan aritu zen eta garaipena lortu zuen Bergarako Rezustaren aurka , 18-5 eko emaitzakin.
  • XVIII Malerrekako Txapelketako partida jokatuko dute  Sunbillan , herriko nagusi mailako bikoteak ( Odriozola-salegi )  gaur arratsaldean.
  • Naroa Agirrek berriz, Maddi Barrocal bikote zuela , 22-9 irabazi zuen Zubizarreta-Etxeberrian aurka. Partida hau Bergara jokatu zen eta eskuz binaka Emakumea Pilotari Txapelketako lehen partida izan zen. Txapelketa hau , pasa den urtean antolatu zen lehen aldiz eta euskal pilotan emakumeen presentzia aldarrikatzen eta sustatzen jarraitzeko sortu zen. Denera 10 bikote izango dira, 5 bikote 1.mailan eta beste 5 bikote 2.mailan. Herriko pilotaria Naroa Agirre 2.mailan arituko da.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide