Albisteak

‘Aste Kulturala’ antolatu dute Arroabean

Datorren astean ziren ospatzekoak Arroabeko Karmen jaiak, baina, jakin bezala, pandemia egoera dela eta uda honetako festa guztiak behertan behera uztea erabaki du Zestoako Udalak. Jaien ordez, arroarrek jarduera ezberdinez osaturiko ‘Aste Kulturala’ antolatu dute. 

Ekintza guztiak Joxe Migelen plazan izango dira eserleku kopuru mugatuarekin (Aforoa: 135 eserleku plazan eta harmailetan 49 eserleku. Plazan aulkiak egongo dira eta harmailetan “X” bidez adieraziko da non eseri), haien arteko segurtasun distantzia bermatuko delarik. Hala, itxita eta sarrera-irteerak kontrolatuak izango dira. Bestetik, ikusleek sartu aurretik derrigorrez gel hidroalkoholikoa eman beharko dute. Bestalde, aulkiak ekitaldi bakoitzetik bestera desinfektatuko dira.

Hemen duzue egitaraua:

Uztailak 16, osteguna

19:30. BINGO herrikoia. Herriko produktuak osatuko dute saria.

22:00. ERRADIKALAK GINEN emanaldia (ekintza hau M8aren harira egitekoa zen, baina konfinamendua zela eta bertan behera utzi behar izan zen, orain ere, Arroako Talde Feministak antolatuko du).

Uztailak 18, larunbata

19:00. Bertso musikatua (kontratatutako taldea).

Uztailak 19, igandea

18:00. POTX Magoa.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide