Albisteak

Aste Santutako udaleku irekiak antolatu dituzte Sastarrainen

Sastarrain baserri-eskolak Aste Santuko oporretarako kanpaldi irekiak antolatu ditu. Parte hartu nahi dutenek, bi daten artean aukeratu ahalko dute: apirilaren 15etik 17ra lehena, eta apirilaren 23tik 26ra bigarrena. 4 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako deialdia da. Ukuilua, ibilaldiak, ogia egiten ikasi, historiaurrea, jolasak… egingo dituzte bertan begiraleekin.

Ekintzak goizez izango dira eta autobus zerbitzua egongo da Azpeititik eta Zestoatik. Lehenengo txandan izena ematen dutenek 36€ ordaindu beharko dituzte eta bigarrengoan, aldiz, 48€. Gainera, deskontu bereziak egongo dira anai-arrebentzat (%25), Zestoako haurrentzat (%25) eta 2 txandatan parte hartzen dutenentzat (%5). Izena emateko eta informazio gehiagorako deitu 943 148 115 telefonora edo idatzi sastarrain@sastarrain.com helbidera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide