Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gero eta gertuago dugu Danbolinen 25. urteurreneko herri bazkariko festa, eta dagoeneko 150 lagun inguruk eskuratu dute euren bazkarirako txartela!
Maiatzaren 24an Laiakek 10. Ardo Dastaketa egingo du, edizio borobila du honek ere! eta jarraian, kiroldegiko aterpean bertan, Danbolineko 25. urteurren bazkaria izango da, 15:00ak aldera. Hasteko, pate eta iberikoak izango ditugu, ondoren, entsalada eta oilaskoa patatekin. Postrea, kafea, ogia eta edariak barne, 20 euroan daude salgai txartelak Laiak dendan, Fati tabernan eta Portale kultur-gunean. Janariarekin lotuta, behar bereziren bat dutenek, Danbolineko kideren batekin jarri beharko dute harremanetan eta moldatuko gara. Txartelak erosteko azken eguna maiatzaren 20a, asteartea, izango da, baina eskertuko genuke antolaketa lanak aurreratzen joateko, azken momenturako ez uztea.
Eguna borobiltzeko bazkalondorena girotzeko ardura Dj Olber, Ander Iribar, arroarrarena izango da. Festa giro ederrean Bingo musikatua, gaztaren pisua asmatzeko jolasa eta Euskaraldia bete-betean egongo garenez, Hikaldiaren jolasa ere egingo ditugu. Eztarriak bustitzeko barra zerbitzua ere izango da bazkari ondorenerako.
Animatu!